Eguraldia
Joxe Landaren iragarpena
Gaurko eguraldia

HOTZETIK EPELTZE ALDERA, ATERI ETA OSTARTETXO BATZUEKIN

Fresko hasiko da eguna, baina pixka bat epelduko da gerora eta itxura polita hartuko du ostarteak nagusituz. Hego haizea pixka bat mugituko da eta horrek apur bat mikaztuko du giroa, batez ere haize lekuetan, baina beste zenbait lekutan goxo sentsazioa nabarituko zaio. Euskal Herri osoan eguraldi berdintsua izango dugu, hobekuntza polita gauzatuz. Bihar hobeto, tenperatura nabarmen igoaz. Borraska bihurri hori aldendurik hegoaldetiko joera jarriko da martxan, giroa dezente epelduz. Udaberri giroa hain zuzen.

Bihar

EGURALDI ONA GIRO GOXOAREKIN, HEGO HAIZEA MUGITU ARREN

Gero eta gehiago nabarmenduko zaio hobetzeko joera hori, ostarteak zabaldu eta giroa epelduz. Hala ere, zerua ez da erabat garbituko goiko hodeiak parean izango ditugulako. Hemen temati eduki dugun depresio hori Atlantiko alderantz aldendu eta hango borraska handiak xurgatuko du. Hori pixka bat hurbilduz hegoaldeko joera mantenduko du, egun batzuetan eguraldi polita eta giro goxoa bermatuz. Udaberrian ttapa-ttapa abiaturik, estimatuko dugu onaldi hau.

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)