Xabier Tubal Abrisketa

EHZ Biltzar Nagusia… Azkena?

Aurten, EHZko igandeko zikiroa Itsasun egin zen. ©Isabelle Miquelestorena
Aurten, EHZko igandeko zikiroa Itsasun egin zen. ©Isabelle Miquelestorena

Duela hogei bat urte, Ipar Euskal Herriko jende talde bat bildu zen, inongo interes pertsonalik gabe eta esperientzia guttirekin. Euskal Herriko errealitatearen au-rrean, egoeraz kezkaturik, kon-tzientzien pizteko gertakari bat sortu nahi izan zuen. Horrela sortu zen Euskal Herria Zuzenean (EHZ) eta geroztik, milaka laguntzaile eta arduradun pasa dira EHZtik.

EHZren historikoa herri eraikuntzan

Borroka sozialen sustenguan eragin nahi izatearekin, EHZk jendearen formakuntzan ere eragin du. Hala nola, makinak gidatzen, masazko sekuritateaz ardura hartzen, txosnen edo komun idorren eraikitzen, zirkulazioa antolatzen, programazio erakargarri baten sortzen eta beste hainbat gauza. Aldi berean, kontzientziak piztu ditu ere, herriaren ikuspegi historiko desberdinen debateak eduki eta ohartaraziz, gure herriak jasan dituen manipulazio historiko eta kulturalen au-rrean (Che Guevarak zion bezala, herri bat bere historiaz eta bere kulturaz jabe ez denean, hilda dagoen herri bat da). Bide berdinean, EHZk herri eraikuntzan eragin duten aktore desberdinei bere sustengua erakutsi du, preso, sindikatu, laborari eta askapen nazionalerako mundu mailako borroketan. Autoformakuntza, autogestioa eta solidaritatea dira, herri bat zuzenean definitzen dutenak.

EHZ elkartearen egoera gaur egun

Nahiz eta ekonomikoki elkar-teak bere zorrak ordaindu dituen eta aurten dirua eduki duen, gelditzen giren azken moikanoek beldur bat badugu; hortan bukatzea. Elkartea desegingo da, jende eskasarengatik. Gaur egungo egoera da, talde motorea sortzeko izenik ez dagoela, barne komunikazioa zaila dela, oro har, erabaki gunerik ez dela gehiago.

Aurten, EHZ nomadan, nahiz eta oso polita izan eta euriari aurre egin, jendearen engaiamendu maila ahula agertu da. Agian gaur egungo EHko errealitatea ez da garaian zena? Eta horrek eragiten du jendearen lehentasunetan?

Deia luzatzea

Gelditzen giren indioiek deia luzatzen dugu, talde motore baten sortzeko, elkarteak bere bidea segi dezan. Horretarako, irailaren 15eko biltzar nagusira gonbida-tzen diegu, alde batetik, lagun-tzaile gisa proiektu berrian parte hartu nahi duen edozein personari eta bestalde ere, bere iritzia eman nahi duen orori.

Segipenik ez bada lortzen, beste galdera batzuk eztabaidatu beharko dira. Hala nola, zer egin elkarteaz, materialaz eta gelditzen den diruaz? (adibidez, birziklapen zentro baten sorrera, errefusiatuei harrera ematea, gaztetxeen arteko kolektibo baten sortzea edo “dépot de bilan”).

Bukatzeko eta esperantza ez gal-tzeko, talde motorean parte hartu nahi dutenek, 06 60 88 29 05 zenbakira deitzen ahal dute, edo, 15ean, 10etan Goxokin, eskua al-txatzen ahalko dute. Jakin eta 22 eta 23an Garroa eta bulegoa garbitu eta hustu behar direla, egun hauek ere, baliatuko ditugu hausnarketa asteburu gisa.

NB: indio gehiago, jefe guttiago.