Eguraldia

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Gaurko eguraldia

ASKO TXARTUKO DU, EURI GIRO PETRALA MARTXAN JARRIZ

Ipar-mendebaldetik etorritako eraso makur petrala barreiatu eta eguraldia asko txartuko da. Tenperatura beheraka eta euria barra-barra egun guztian ia atertu gabe. Lurralde guztia berdintsu harrapatuko du. Egun askorako txarraldia jarriko da martxan eta garaiari dagokion udaberri giroa galanki zapuztuko du. Astean zehar tankera berdintsua mantenduko du, kanpo giroa asko mikaztuz. Ea eraso makur luze honengandik ongi babesten asmatzen dugun.

Bihar

Bezperako tankera makurrari tinko eutsiko dio. Ipar-mendebaldeko haizearen ufadak eta tenperatura apur bat beherago. Aterrune gutxiko euri boladak, txingorra ere tartean izan daitekeelarik mikatz puntua areagotuz. Gaur joera hori mantenduz giroaren txar maila apur bat areagotu egingo da, Euskal Herri guztia berdintsu harrapatuko duelarik. Kanpo giro mikatza, zaparrada trumoitsuak izan daitezkeelarik.