Kazeta

“Gaueko xoria”, belarrian sartzen den rock balada

Antton Larrandaburuk eta Bitxiloreak taldeak beren lehen diskoa kaleratu dute. Horrekin batera lehen titulua hartzen duen klip bat ikusgai dago sarean.

Etxekoprodek egin du Antton Larrandaburu eta bitxiloreak taldearen klipa.
Etxekoprodek egin du Antton Larrandaburu eta bitxiloreak taldearen klipa.

Bost egun kaleratua izan ondoren, 2.000 ikustaldi ditu kasik Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak taldearen kantuak. "Gaueko xoria" du izena eta etengabe entzun daitezkeen abesti horietakoa da. Kantariaren ahots erlastua seduzitzaile bilakatzen da nota gorenetara jotzen duenean.

Haien aldetik, Antton Araspin, Benjamin Labak eta Miguel Etxeberri musikariek ederki laguntzen dute melodia, apainketa gehiegirik gabe. Lehen diskoa grabatu dute dagoeneko lauek. Hogei bat urte dituzte taldekideek eta agian etorkizun polita musikaren munduan.