The Weather

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Today’s forecast

EGUN HAUETAN ERE GIRO TXARRA: EURI BOLADAK, ATERRALDIEKIN

Atzoko tankerari eutsiko dio gaur ere. Euri gutxiago egingo du, baina atertu ezinean. Tenperatura behean dela, haizea mendebaldetik, ufadatxoekin. Giro mikatza eta desatsegina mantenduko da, kostaldea gaztigatuz, eta gainera lurralde guztia harrapatuko du, garaiari dagokion giroa galanki zapuztuz. Nolanahi ere den, badirudi asteburuan zertxobait hobeto portatuko dela.

Tomorrow

Ateri eta txukunagoa izango da eguraldia, dotorezia irabazian dela. Hala ere, tenperaturak ez du batere irabaziko eta haize aldakorraren ufadak mikatz mantenduko dute eguraldia, giro desatsegina izango dela. Elementuak modu txarrean direla, kanpo giro makurra izango dugu, ateriari eutsi arren. Ongi jantziz gero, ibilalditxoak onuragarriak izan daitezke. Bihar ere hotza.