Kazeta

AHT: erabakia "uda bukaeran"

Gobernu frantsesak Bordele Hegoaldeko AHT linearen inguruko erabakia "uda bukaeran" iragarriko duela erran du Lehen ministro den Manuel Vallsek.

Iragan den martxoan ikerketa komisioak iritzi ezkor bat eman zuen. (Joel SAGET)
Iragan den martxoan ikerketa komisioak iritzi ezkor bat eman zuen. (Joel SAGET)

Gobernu frantsesak Bordele Hegoaldeko AHTa eginen den ala ez "uda bukaeran" iragarriko du. République des Pyrénées komunikabidearen arabera, uztailaren 23an Manuel Valls Lehen ministroak Estatuko Garraio idazkaria den Alain Vidaliesekin Estatu-Eskualde planaren kontratua sinatu zuenean aipatu luke.

Iparralderuntz, Tours eta Bordeleren arteko linea 2017ko udatik goiti martxan jarriko da. Aldiz, Bordele-Tolosa (2014rako aurreikusia), Bordele-Akize (2028rako aurreikusia) eta Bordele-Baiona (2032rako aurreikusia) ibilbideen gauzatzea zalantzan dago.

Linea horiek eztabaida asko sortu dute, batez ere herritarrek kontrako jarrera adierazi dutelako. Elkarte batzuek ingurumenean izango lukeen eragina aipatu dute eta jadanik existitzen diren ibilbideen berritzeari lehentasuna eman diote. Iragan den martxoan ikerketa komisioak iritzi ezkor bat eman zuen, orain Gobernuak bide berdina jarraituko duen edo ez ikusi beharko da.