The Weather

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Today’s forecast

OSKARBI, BAINA IPAR-EKIALDEKO HAIZE HOTZA

Fresko samar, baina ongi portatuko da eguraldia gaur, elementuak modu onean direla. Tenperatura behean mantentzea izango da akatsik handiena, nahiz eta hori eguzkiak dezente konponduko duen, ia erabat oskarbi mantenduko dela egun osoan. Haizea ipar-ekialdetik, suabe, hotz puntua asko nabarituko zaiola, giroa apur bat mikaztuz. Garaiari dagokiona dezente zapuztuko du, epeltzea estimatuko baikenuke.

Tomorrow

Larunbateko tankera mantenduko du, tenperatura zertxobait beherago. Oskarbia nagusi dela, eguzkiak goxatuko du. Ontzat hartu beharko dugu, alde on horiek aprobetxatuz, hotzaren mikatz puntua temati mantenduko baitu, eta garaiari dagokiona zapuztu. Desatsegina izango da epeltasunaren falta. Astelehen eta asteartean berdintsu portatuko da. Ea babesten asmatzen dugun.